ON DO KO antzerki eta dantza lotzen dituen proiektua da, Egia auzoko komunitatearekin gauzatu nahi duguna. Helburu du adinekoak eta auzoa elkarrekin topo egiteko sareak sortzea, artearen bidez.
Antzerkiaren eta dantzaren bitartez, ondoan ditugun pertsonekin batera ibili gaitezke, gure inguru hurbilean daudenekin batera, alegia.

Artearen eta pertsonen artean zubiak eraikitzeak posible egiten du eguneroko bizitzan elkarren hurbilago egotea. Horretaz gain, sareak ehuntzen laguntzen du; entzute aktiboa sustatzen du; beste ikuspegi batzuekin begiratzeko, geure burua moldatzeko, besteak zaintzeko, haiekin nahasteko… desafioa egiten du. Azken buruan, komunitate hurbilago eta sendoago bat eraikitzeko konplizitateak sortzeko erronka egiten digu.

Artea ELKARREKIN TOPO EGITEKO tresna garrantzitsua izan daiteke, arte-prozesu partehartzaileen bitartez. Bide ematen du pertsonak eta tokiak elkarrekin nahasteko, eta laguntzen du, baita ere, auzotarren arteko harremanak gizatiarragoak izaten.

video
play-rounded-fill